Azken eguneraketa: 2026ko urtarrila
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI-CE) 10. artikuluan jasotako informazio-betebeharra betez, jarraian webgune honen titular den erakundearen datuak adierazten dira.
Laskorain KE-ren webgune honetara sartzeak eta/edo erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du, eta sarbide horretatik bertatik hemen jasotako Erabilera Baldintzak onartzen ditu.
Webguneak elkarteak eskaintzen dituen informazio, zerbitzu eta jardueretan sarbidea ematen du. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabileraren erantzukizuna eta hemen jasotako baldintzen betetzea.
Laskorain KE, berez edo lagapen-hartzaile gisa, bere webgunearen jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien jabe da, baita bertan dauden elementuena ere: logotipoak, irudiak, bideoak, testuak, diseinua, egitura eta softwarea.
Berariaz debekatuta dago webgune honetako eduki guztiak edo batzuk helburu komertzialekin erreproduzitzea, banatzea edo jendaurrean komunikatzea, Laskorain KE-ren berariazko baimenik gabe.
Laskorain KE-ren webguneak hirugarrenen webguneetarako estekak izan ditzake (federazioak, udaletxea, etab.). Laskorain KE-k ez du erantzukizunik bisitatzen diren kanpoko webguneen edukien, pribatutsun politiken edo jardunbideen inguruan. Esteka horien pribatutasun-politika eta erabilera-baldintzak irakurtzea gomendatzen zaie erabiltzaileei.
Laskorain KE-k ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik ondoko kasuetan:
Erabiltzaileak arduratuko da bere sarbide-datuen (erabiltzaile-izena eta pasahitza) konfidentzialtasunaz. Datu horien erabilera baimendu gabea sumatzen badu, berehala jakinarazi beharko dio Laskorain KE-ri laskorainke@gmail.com helbidean.
Laskorain KE-k eskubidea gordetzen du Erabilera Baldintza hauek aldatzeko, arau-aldaketei edo zerbitzu-aldaketei erantzuteko, aldez aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa garrantzitsuak emailaren bidez jakinaraziko zaizkie erabiltzaileei. Webgune honen erabilerak, aldaketaren ondoren, baldintza berriak onartzen dituela suposatuko du.
Baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen dira, bereziki:
Gatazkaren kasuan, alderdiak Tolosako epaitegietara joko dute, berariaz beste edozein jurisdikzio alde batera utziz.
Lege Ohar eta Erabilera Baldintza hauen inguruko edozein galdera edo kezkarekin: laskorainke@gmail.com